SOCIEDAD DE EUSKAL HERRIA DE MEDICINA FÍSICA Y REHABILITACIÓN

EUSKAL HERRIKO MEDIKUNTZA FISIKA ETA ERREHABILITAZIOKO ELKARTEA

Esku Pilota
Harrijasotzailea
Euskal Dantzak
Esuakal Dantzak
Aizkolari
ConchaAralarS. JuanVitoria


Hasiera
Nortzuk Gara
Zuzendaritzako Batza
Historia
Estatutuak
Ekintzak
Argitalpenak
Sariketa
Loturak
Egoiliarrak
Egoiliarren bilera klinikoak
Harremanetarako Helbidea
Enpresa Laguntzaileak

 

ESTATUTUAK

 

1GO TITULUA. IZENDAPENA, XEDEA, HELBURUAK ETA ELKARTEAREN EKINTZA EREMUA

1GO ATALA. IZENDAPEN ETA LEGEZKO ARAUBIDEARENA

1GO ARTIKULUA EUSKAL HERRIKO ERREHABILITAZIO ETA MEDIKUNTZA FISIKOKO ELKARTEA izendapenarekin irabazasmorik gabeko Elkarte bat eratzen da, Abenduaren 24ko 161/1964 Legea eta Maiatzako 1440/65 Dekretuaren Arau Osagarriak jarraituz.

Elkartea Elkarteei buruzko Legearen aginduengatik, Estatutu hauengatik Legearen kontra ez baldin badaude, bere Gobernu Organoen erabakiengatik Lege edota Estatutuen kontra ez baldin badaude eta Eusko Jaurlaritzak onartutako arauzko xedapenengatik zuzenduko da.

Elkartea ondare eta irabazasmorik gabe eratzen da eta bere ekonomia errekurtsoak Zuzendaritzako Batzak, Biltzarrean onartu ondoren; bere elkarkideei ezarritako kuotari esker lortzen direnak izango dira. Ez da urteko aurrekontuko limitea egongo baina honek ezin izango du urteko kuotaren orotasuna gainditu.

 

2. ATALA. ELKARTEAREN XEDE ETA HELBURUENA

2. ARTIKULUA Euskal Herriko Errehabilitazio eta Medikuntza Fisikoko Elkartea izaera zientifiko eta teknikodun elkartea da, bere funtsezko helburuak hauek direlarik:

  1. Errehabilitazioaren ikasketa eta garapena sustatu irakaskuntzaren ikuspuntu teorikotik, ospitale-barneko eta ospitale-kanpoko antolakuntza, alderdi sozial eta laboralak eta medikuntzan duten gauzatzea.
  1. Aldiro batzar zientifikoak ospatzea Espezialitatearekin erlazionatutako gaiak eztabaidatu eta aztertzeko.
  1. Espezialitatearekin erlazionatuta dagoena Herrialde eta Herriko administrazio autonomikoko organuei informatu eta aholkatu, baita Errehabilitazio espezialitate medikoaren ekitaldi profesionaleko proposamenak, eskaerak eta erreklamazio edo kexak ere.
  1. Gure espezialitatearekin erlazionatutako aspektuetan akademiko eta osasun-autoritateekin elkarlanean arituko da eta baita euskal – nafartar espezialistekin ere.
  1. Espezialitatearen elkarte eta ordezkaritzekin elkarlanean arituko da baita ere.
  1. Bere baliabideen arabera sari eta bekak sustatuko ditu.
  1. Errehabilitazioa eta bere ekitaldi profesionalaren interesak defendatzeko edozein ekintza motaz baliatu, administrazio edo jurisdikzio-organo guztietara jo ahal izanez. Hau Zuzendaritzako Batzak gehiengodun adostasunean onartuta edo bere edozein elkarkidek eskatuta, baita Zuzendaritzako Batzaren gehiengodun adostasunean onartuta ere, egin ahal izango da.

 

3. ATALA. ELKARTEAREN EREMUARENA

3. ARTIKULUA Elkarkide gisa, Elkartearen lurralde eremua Araba, Gipuzkoa, Nafarroa eta Bizkaiko herrialde edo lurralde historikoetara mugatzen da helbidea Gorlizen finkatzen delarik, Bizkaiko herrialdea, Astondo Ibiltoki z/g kalea, Gorlizko Ospitalea.

Zertzeladek eskatzen dutenean eta Zuzendaritzako Batzak erabakita helbide soziala aldatu ahal izango da, lau herrialdeetakoren batean derrigorrez ezarriz.

 

Gainontzeko estatutuak deskargatzeko (PDF)